Euskotrenek aldaketak sartuko ditu Txorierriko Linearen ohiko zerbitzuan ekainaren 1etik aurrera, Metroaren 3. Linea eraikitzeko lanak amaitu arte.
Prestatutako zerbitzu alternatiboa eskaini ahal izateko, une honetan zerbitzutik kanpo dagoen Sondikako geltokiaren eta Metro Bilbaoko Lutxanako geltokiaren arteko trenbide trazatua gaitu egingo da.
Euskotrenek bi bidaia titulu berrieratuko ditu ohiko zerbitzua moztuta dagoen bitartean, eta egungo garraio txartelekin batera egongo dira indarrean.‘Bono10 Konbinatua’ izenekoarekin hamar bidaia egin ahal izango dira Txorierri eta Lutxana eta Bolueta arteko edozein geltokiren artean.Bidaia bakoitzaren prezioak euro batekoa izaten jarraituko du.
Halaber, tarifa murriztuak dituzten pertsonek ‘Bono10R Konbinatua’ eskuratu ahal izango dute. Kasu horretan,bidaiaren prezioa 0,60 eurokoa izango da, orain arte bezala.
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación