Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, Metro Bilbaok gonbidapena egin nahi dizue Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen eskutik emango dugun multimedia ikuskizunera etortzeko. Abenduaren 3an izango da, 18:00etatik 19:30era, Bilboko Itsas Museoko Auditorioan.

Beste urrats bat eman nahi dugu euskararen normalizaziorako bidean eta horregatik partekatu nahi dugu ikuskizun hau Metroko langile, bezero eta euskaltegiko jendearen artean.

Ekitaldia euskara hutsean izango da. Ekitaldiari buruzko xehetasun guztiak erantsitako gonbidapenean dituzue.

Eskerrik asko egun berezi horretan gurekin egoteagatik.

Destacada
Desactivado
Fecha de publicación