Txartelak balioztatzeko makinak kontaktu gabeko BARIK sistemara egokitu eta gero, gaur egun Metro Bilbaon balioztapenen % 20 baino gutxiago egiten dira kartoizko txartelekin. Horregatik, martxoaren 19tik aurrera, balioztapen magnetikoa egin daitekeen makinen kopurua gutxituz joango da.

Horren bidez bi helburu lortu nahi ditu Metro Bilbaok:

1.- Balioztapen-lerroetatik azkarrago igaroko da jendea, BARIKen erabiltzaileek (% 80tik gora) pasagune guztietan balioztatu ahal izango dituztelako txartelak eta txartel magnetikoak dituztenak (Joanaldia, Joan-etorrikoa, Egunekoa, Super50 eta Urtekoa) horretarako gaitutako makinetara bideratuko direlako.

2.- Baliabideak optimizatuko dira, kudeaketa hobera begira, balioztapen-makinen mantentze-lanak ere sinpletuz.

Mugitzeko arazoak, ume-kotxe eta aulkiak, maletak eta abar dituzten pertsonentzako pasagune zabaletan eta nasetan igogailuetara joateko dauden balio-emaileetan ere balioztapen magnetikoa eta kontakturik gabeko balioztapena egiteko aukera egongo da beti.

Erreferentzia modura, geltokiren batean salbuespenik izan litekeen arren, kartoizko txartelak balioztatzeko egokitutako makinak balioztapen-lerroen bazterretan egongo dira eta erdiko pasaguneak kontakturik gabekoetarako soilik utziko dira.

Metro Bilbaok espero du bezeroak azkar egokituko dira egoera berrira eta, horretarako, informazio-kanpaina antolatu du txarteldegietako pantailetan, web orrian eta facebooken.

Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación