Metro Bilbaoko gidari batek EuskoTreneko beste hiru pertsonekin batera karabana humanitarioan parte hartuko du, Euskal Herritik Saharara jatekoa, botikak, eraikuntzarako materialak eta eguzki-energiako ekipoa jartzeko osagaiak eroateko.

Astelehenean, otsailak 17, Iker Gomez metroko gidariak trenaren agintea utzi eta kamioiaren bolantea hartuko du Gasteiz eta Alacant arteko bidea egiteko. Han laguntza humanitarioz beteriko hiru kamioiak itsasontziratuko dituzte, Ausserd-eko kanpalekurako bidaia segitzeko.

Metro Bilbaoko lantaldea berriro ere eginkor ari da Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkartearen bidez, azkeneko hamar urteotako ohitura errotuz.

Metro Bilbaok goraipatu nahi du lerro hauen bitartez bere lantaldeak elkartasun-kausekin duen konpromisoa, saharar herriarekin, besteak beste.
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación