Metro Bilbaok bat egiten du, urtero azaroaren 25ean ohi duenez, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunarekin.
Oraingoan kanpaina horren ikurra, puntu lila, gure instalazioetako hainbat puntutan jarri dugu, zehazki hauetan: Bulego Nagusietan, Bezeroen Arretarako Bulegoetan, web orrian eta sare sozialetan, eta geltoki guztietako txarteldegien pantailetan eta oharren paneletan.
Puntu lilak emakumeen kontrako indarkeriaren arbuioa adierazten du. Ikur hori publikoki erakusteak emakume eta gizonen arteko desberdintasunetik sortzen den indarkeriaren kontrako konpromisoa adierazten du.
Categoría
Destacada
Desactivado
Fecha de publicación