ArtFutura XXI azken bi hamarkadatan kulturan eta arte digitalean zehar egin den ibilbidea eta 21. mendeko proiekzioa da.

ArtFuturak une oroko espekulazio-gunea sortu du teknologiak gizartean, kulturan eta artean duen paperaren inguruan, Alegiazko Errealitatetik hasiz Interneten eztandara arte eta egungo Sare Sozialei dagokienez. Saio hauetan zehar jaialdiak etengabe berregin du bere burua, esaterako, Errealitate Hedatua, Alegiazko Komunitateak, Arte Kolektiboa, Bizitza Artifiziala eta Datuen Estetika bezalako gaiak erabiliz.

New mediaren, interakzioaren diseinuaren, bideo-jokoen eta animazio digitalaren panorama internazionaleko ideiarik eta proiekturik garrantzitsuenen miaketa.

Guztira, ArtFuturak 600.000 bisitari baino gehiago izan ditu aurreko saioetan zehar eta erakusketak antolatu ditu, “Máquinas&Almas” kasuko, Nazioarteko Reina Sofia Museoan, 450.000 bisitaritik gora izan dituena.

ArtFutura XXI proiektuaren barne topatuko ditugu:

• Erakusketa. 1.200 metro karratuko espaziorako diseinatua eta bi-hiru orduko ibilbidea.

• Ikus-entzunezko programa . Hamar programa guztira zortzi orduko luzera dutenak.

• Jarduerak. Improv Everywhere taldeko flashmob-a eta Edwin van der Heide artistaren inaugurazio kontzertua.

Komisarioa: Montxo Algora / ArtFutura

Montxo Algora ArtFutura sortzailea da eta hasieratik zuzendu ditu saio guztiak. New Yorkeko School of Visual Arts-en ikasi zuen eta Arte Zuzendari gisa aritu zen Los Angelesen, Digital Productions-en, animazio konpainiarik aitzindariena ordenagailuetan. "Memory Palace" bezalako proiektuak zuzendu ditu, EXPO 92rako prestatu zuen ikuskizun-performancea, William Gibsonen testuan oinarrituta eta Peter Gabrielen jatorrizko musika zeramana. 2008. urtean "Makinak&Arimak" erakusketa antolatu zuen Jose Luis de Vicenterekin batera Madrilgo Reina Sofia Museoan, 450.000 bisitaritik gora izan zituena alegia.

LOKALIZAZIOA: AlhóndigaBilbao. Erakusketa Aretoa (Arriquibar Plaza, 4, 48010 Bilbao)

SALMENTA PUNTUAK: Txartelak Ticket Boxetan eta Infopuntuan (AlhóndigaBilbaoko Kulturen Atarian Telf.: 944 014 014)

SALNEURRIA: 3€/ 2€ hó txartelarekin.

Destacada
Desactivado
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado