CARLA FERNÁNDEZ “Bárbara II movimiento” Ikus poemen performancea
Carla Fernandezek zientzia fikzioaren tradizioan errotutako dantza-pieza bateko proposamen eszenikoa aurkeztuko du BAD jaialdian: Bárbara, humana con cola. Eraikuntza-prozesuari buruzko dokumentala, obra osoaren antzerkigintzan txertatua. Autore-dokumentala sormenezko aukera da; bertan, ikus-entzunezko tresnaren bitartez, pertsona edo kolektibo baten esparru pertsonal eta intimoko zerbait argitu daiteke, berezko lengoaia garatzen den bitartean. Horrekin guztiarekin, izaera propioa duen obra berri bat sortzeari ekingo diogu.
Sorkuntza/Interpretazioa: Carla Fernández Zuzeneko soinua: Katza Argiak: Marc Cano Koprodukzioa: Bilboeszena Ekoizlea: La Mica

LOKALIZAZIOA: Bastida Aretoa. AlhóndigaBilbao. -2 Solairua (Arriquibar Plaza, 4, 48010 Bilbao)
DATA ETA ORDUA: Larunbata, Urriak 29 21.00h
PREZIO: 10€ (8€ hó txartelarekin)

L’ALAKRAN “Estoy en misa, vuelvo enseguida” Antzezlana / Performancea

Oskar Gómez Matak karteltxo bitxi bat jarri du ikuskizuneko atean: “Ez nago: mezan nago, laster bueltatuko naiz”. Eta bat-batean, bertan dago metafisika: arimari buruz hitz egingo dugu hemen. Gizakiena eta objektuena. Emanaldiaren hasieran, animismoa eta dardarak. Baina ez ikuspuntu erlijiosotik; izan ere, L’Alakran konpainiak muturreraino jartzen ditu zalantzan gure mito eta ideiak, eta haien kontura barre egiten du. Antzerki lan honek, dibagazio eta bitxikeriekin batera, norbere buruaren desjabetzera garamatzala esan liteke, umorea erabiliz eszenarekin itun berria finkatzeko. Gure buruari, adibidez, zera galdetzeko garaia da: itxurak hainbeste zaintzearen ondorioz, arima galdu egiten da azkenean?

Zuzendaritza eta sorkuntza Oskar Gómez Aktorea Michèle Gurtner, Nicolas Leresche, Esperanza López, Olga Onrubia, Valerio Scamuffa Zuzendariaren laguntzailea Muriel Imbach Argiaren sortzailea Daniel Demont Arduradun teknikoa Philippe Maeder Argi kontrolatzailea Loïc Rivoalan Soinuaren sortzailea Andrés García Soinuaren kontrolatzailea Christophe Bollondi Jantziak Isa Boucharlat Eszenaren kokapena Claire Peverelli eta Oskar Gómez Mata Kolaborazio artistikoak Delphine Rosay y Alexandre Joly
LOKALIZAZIOA: Auditorio. AlhóndigaBilbao. -1 Solairua (Arriquibar Plaza, 4, 48010 Bilbao)
DATA ETA ORDUA: Asteartea, Azaroak 1 20.00h
PREZIO: 10€ (8€ hó txartelarekin)

Destacada
Desactivado
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado