Egun bakoitzeko lehenengo eta azken zirkulazioen irteerako ordutegiak mantendu egingo dira  

Zerbitzu bereziak eskainiko dira programatutako ekitaldiek eragindako beharrei erantzuna emateko  

Metro Bilbaok asteazkenean -uztailak 1- hasiko du bere udako zerbitzua, ordutegi aldaketekin, trenen eskaintza bezeroen eskarira egokitzen saiatzeko. Zerbitzu berri horrek trenak eskainiko ditu gaueko ordutegian, ostiral eta larunbatetan, ekain osoan egin duen bezala; egun bakoitzeko zirkulazioen lehenengo eta azken trenen irteerako ordua mantenduko du, lan-jarduerari zerbitzua ematen jarraitzeko; eta eguneko maiztasunak egokituko ditu ikasleen eta langileen oporrek sortzen duten mugikortasunera. Orobat, zenbait zerbitzu berezi eskainiko dira programatutako beste ekitaldi batzuek eragindako eskariari erantzuteko. 

Era horretan, uztaileko astegunetan, zerbitzuaren hasieratik eta ia 16:00ak arte, maiztasuna hauxe izango da: tren bat 3 minutu eta 20 segundo bakoitzeko Bilbo inguruan, eta halako bi ertzetako adarretan. Hortik aurrera, tartea hauxe izango da: 5 minutu hiriburuan eta 10 minutu adarretan, larunbat eta jaiegunetan bezala. 

Bezeroen Arretarako Bulegoen ordutegi berria  

Halaber, Bezeroen Arretarako Bulegoak (Zazpikaleak/Casco Viejo, Areeta eta Ansio) astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, 8:00etatik 15:00etara; abuztuan, berriz, ordutegi berberarekin, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokikoa soilik egongo da zabalik. 

Categoría
field_imagen_press
Metro Bilbao activa su servicio de verano con horarios adaptados a la demanda de la temporada estival.
Fecha de publicación