Asteburu honetako tren kopurua handitzeak erantzuna emango die Gau Zuria ospatzeko programatutako jarduerei eta Zetak taldeak San Mamésen eskainiko dituen kontzertuei
Antzeko eskaintza errepikatuko da uda osoan, metroaren trazadura igarotzen den udalerrietako gainerako ekitaldiei erantzuna emateko
Uda iristearekin batera, herriko jaiak bata bestearen atzetik ospatuko dira datozen hilabeteetan. Jai-programazio horri beste ekitaldi batzuk gehituko zaizkio, milaka pertsona mobilizatuko dituztenak, eta Metro Bilbaok zerbitzu zabalagoa emango du mugikortasuna bermatzeko. Horregatik, ekitaldi horietako bakoitzaren premien araberako tren-eskaintza egingo da, eta ahalegin horri gehitu behar zaio metroak hilabete osoko asteburuetan eskaintzen duen etengabeko zerbitzua.
Horrela, zerbitzu berezi horiek asteburu honetan hasiko dira Leioa eta Sestaoko jaiak direla eta, eta zirkulazio gehiago bideratuko dira Zetak taldeak gaur eta bihar gauean San Mamésen eskainiko dituen kontzertuen ondorioz espero den eskaera handiari erantzuteko, baita Gau Zuria dela eta antolatutako jardueren ondorioz ere, Bilboko hiriburuko hogeita hamar bat lekutan egingo diren ekitaldiekin. Baita ere Osakidetzaren EPEko probak direla eta ,zerbitzua indartuko da bihar eta igandean.
Antzeko jarduera errepikatuko da hurrengo asteburuetan, Metro Bilbaoren trazadura igarotzen den udalerrietan errepikatuko diren gainerako jaiei erantzuna emateko.