Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxienekoak betetzearekin bat dator neurria 

Langile kopuruaren arabera, indartu ahal izango da zerbitzua 

Biharko, martxoaren 17rako, deitutako greba orokorraren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren martxoaren 13ko Aginduan adierazitakoaren arabera, Metro Bilbaok bermatuko du ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzen direla.  

Horrela, laneguneko ohiko zerbitzuen %30 bermatuko da (dekretatutako gutxieneko zerbitzua), eta zerbitzu horiek indartu ahal izango dira langileen prestasunaren arabera.  

Trenen igarotze-ordutegiak eskuragarri egongo dira www.metrobilbao.eus/eu/hasiera webgunean.  

Categoría
field_imagen_press
Metro Bilbao garantiza el 30% de los servicios habituales durante la huelga general
Fecha de publicación