Abenduaren 6an, larunbata, Athletic Club eta Atlético de Madrid taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du, zaleen joan-etorria errazteko, bai norgehiagoka hasi aurretik, baita amaitu ondoren ere.
Kontsultatu ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea.
- Adi egon gure langileen argibideei.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 60 minutuetan (20:00-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado