Lágrimas de Sangre taldeak azaroaren 8an BECen emango duen kontzertua dela eta, agertokiei agur esateko biraren barruan, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik kontzertu amaieran, mugikortasuna errazteko.
Lágrimas de Sangre kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldi bukaera ordura egokituko da.
Bidaiatu orain atala kontsulta dezakezu, kontzertua amaitu ondoren, ordutegiei buruzko informazioa izateko.
Gomendioak:
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea.
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan balioztatzeko, horrek makinetatik pasatzea arinduko du.
- Adi egon gure langileen argibideei, beti.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado