Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 16tik (larunbata) 24era (igandea). Jaietan zehar, etenik gabeko metro zerbitzua egongo da eguneko 24 orduetan. Abuztuaren 24ean, igandean, zerbitzua 02:00etan amaituko da.
Gomendioak:
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan balioztatzeko, makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea.
- Gogoan izan, segurtasuna dela eta, debekatuta dagoela helio-globoekin geltokietara sartzea.
- Adi egon gure langileen argibideei.
Kontsultatu trenen ordutegia Bidaia planifikatu atalean.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado