Jennifer López-ek uztailaren 16an BECen emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik kontzertu amaieran, mugikortasuna errazteko. 

Hurrengo trenak atalean planifikatutako ordutegien kontsulta egin dezakezu. 

Jennifer López-en kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldi bukaera ordura egokituko da. 

Bidaiatu orain atala kontsulta dezakezu, kontzertua amaitu ondoren, ordutegiei buruzko informazioa momentuan bertan izateko.   

Gomendioak: 

  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea. 
  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan balioztatzeko, horrek makinetatik pasatzea arinduko du. 
  • Adi egon gure langileen argibideei, beti. 
Destacada
Desactivado
Imagen
Jennifer López -en kontzertua
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado