Leivak ekainaren 14ean BECen emango duen kontzertua dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Ansio geltokitik kontzertu amaieran, mugikortasuna errazteko. 

Leiva-ren kontzertuaren zerbitzu bereziaren ordutegia ekitaldi bukaera ordura egokituko da. 

Bidaiatu orain atala kontsulta dezakezu, kontzertua amaitu ondoren, ordutegiei buruzko informazioa izateko.   

Gomendioak: 

  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea. 

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan balioztatzeko, horrek makinetatik pasatzea arinduko du. 

  • Adi egon gure langileen argibideei, beti.

Destacada
Desactivado
Imagen
Leiva-ren kontzertua
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado