Trenetako eserleku grisak adineko pertsonentzat, desgaitasunentzat, haurdun dauden emakumeentzat eta itsu-txakurrarekin bidaiatzen dutenentzat dira
Lehenengo hiruhilekoan, bidaien %12,5 Gizantransarekin ordaindu ziren, hau da, 65 urtetik gorako pertsonek edo desgaitasunen bat dutenek ordaindu zituzten
Errespetuaren garrantziaz bezeroen artean kontzientziatzen jarraitzeko xedez, Metro Bilbaok ‘Eskerrik asko eserlekua uzteagatik’ dioten kartel berriak jarri ditu bere geltokietan. Ekimenak gogoratu nahi du trenetako eserleku grisak kolektibo konkretu batentzat direla, hots, honako pertsona hauek osatzen duten kolektiboarentzat: adineko pertsonak, desgaitasunen bat duten pertsonak, haurdun dauden emakumeak eta itsu-txakurrarekin baidaiatzen dutenak (kasu horretan, txakurrak eserlekuaren azpian joan behar du).
Helburu nagusia da eserleku horien erabilera benetan behar duten pertsonentzat errespetatzea; hala, hori gogoratzeko xedez, txartel bat diseinatu da plaza horiek erabili behar dituztenentzat soilik, pertsona horiek aldean eraman ahal izan dezaten eta beharrezkoa izanez gero erakutsi ahal izan dezaten.
Txartel horiek edozein BABtan eska daitezke (Ansio, Zazpikaleak/Casco Viejo edo Areeta); pertsona bakoitzak txartel bakarra eska dezake, eta bere egoera egiaztatzeko erabili ahal izango du; dena dela, txartela ez da beharrezkoa eserleku grisak erabiltzeko.
Datu gisa, gogoratu behar da urteko lehenengo hiruhilekoan bidaien %12,5 Gizantransarekin ordaindu direla, hau da, 65 urtetik gorako pertsonek edo desgaitasunen bat duten petsonek ordaindu dituzte. Kolektibo horrek 1.150.000 bidaia egiten ditu hilean, batez beste.