Maiatzaren 1an, osteguna, Athletic Club eta Manchester United taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du partidaren hasieran eta amaieran eta 02:00ak arte, mugikortasuna errazteko.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
- Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran.
- Barik txartelarekin bidaiatu ezkero, kargatu aldez aurretik.
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Adi egon gure langileen argibideei.
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Desactivado
Ordezko blank-a
Desactivado