Apirilaren 13an, igandea, Athletic Club eta Rayo Vallecano taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du norgehiagoka hasi baino lehen eta amaitzen denean, mugikortasuna erraztuz.
Gogoratu partida amaietzean zerbitzua Moyua, Indautxu eta Santimami/San Mames geltokietatik izango dela.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
-
Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu
-
Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea
-
Adi egon gure langileen argibideei
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.