• Emanaldiak arratsaldez izango dira, martxoaren 14, 15, 21, 22, 28 eta 29an
     
  • Eszenatokietatik estilo musikal ugariko 16 talde eta solista pasatuko dira

Iritsi egin da ‘Metro Musika’ko azken fasean dauden talde eta solistak eszenatokira igotzeko unea. Eta martxoko hiru asteburutan egingo dute (14 eta 15, 21 eta 22, eta 28 eta 29an), Santimami/San Mamés, Ansio eta Moyua geltokietan eskainiko diren emanaldiekin.

Bakoitzak 45 minutu inguruz, 16 banda musikalek eta solistek euren errepertorioa eskainiko diete geltokietatik pasatzen den jendeari edo bertara hurbildu nahi dutenei, hainbat estilo musikaleko -pop, funk, indie, rock, rap…- saio horietaz gozatzeko.

Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta ondoren ageri diren ordu eta egunetan garatuko dira

 

Asteburu horiek protagonizatuko dituzten artistak honako hauek izango dira:

  • Atean, 2023an sortua, Lander Arnaizen eta Gorka Goikoetxearen arteko lanaren emaitza gisa. Musika elektronikoak eragin handia du haien musikan.
     
  • Larrs, Lara Beriain Ramos, konpositore eta abeslaria; Ztanda programan parte hartu du (EITB1), emanaldi batzuekin.
     
  • Las Sexpeares, emakumezkoen indie-punk taldea, Barakaldon finkatua. Taldea 2009an abiatu zen, eta beraren partaideak Belén (ahotsa/gitarra) eta María (bateria/koruak) dira.
     
  • Les Lions du Manouche, Bilbo inguruan finkatutako laukotea, gitarra solista, biolin, gitarra erritmiko eta kontrabaxuz osatua. Bere estiloa jazza da, zehazkiago swing, gypsy jazz eta jazz manouchea.
     
  • Lova Lois, euskal rapero, poeta, kantautore eta argazkiaria, Esne Beltza taldeko partaidea.
     
  • Noran, gaurko pop-rocka ñabardura berritzaileekin egiten duen taldea.
     
  • Sonic Free Station, rock eta bluesa soul eta funk ukituez jotzen dituen bizkaitar taldea, 2016an abiatua.
     
  • Stouts, indie-rock eta rock alternatiboko taldea, Bilbon sortua. Taldeak 90eko eta 2000ko hamarkadetako rock alternatiboaren eragina du.
     
  • Ziraun, 2022an Gernika-Lumon sortua. Boskote honek rock iluna eta doinu itsaskorrak uztertzen ditu, euskarazko abestiak sortuz.
     

Kontzertu hauekin bukatzen da Metro Musikaren I. edizioaren prozesu osoa, lurraldeko talde eta solisten musika eta talentua eszenatoki tradizionaletatik harago eramanez, eta kulturaren munduan inplikatutako metroari bizia emanez.

field_imagen_press
Metro Musika conciertos 2025
Fecha de publicación