Tarte komunean, 10 minututik behin egongo dira trenak, eta 20 minututik behin bi ertzetan, egun horietako gau osoan

Bi asteburu horietan, maskarak banatuko dira Zazpikaleak/Casco Viejo, Santimami/San Mamés, Santurtzi eta Algortako geltokietan

 

Beste urte batez, Metro Bilbaok bere gaueko zerbitzua indartuko du martxoaren 1ean eta 8an -larunbatak-, inauterien ospakizunekin bat egiteko, metroak zeharkatzen dituen udalerrietan. Hala, trenen zirkulazioa areagotu egingo da gau osoan, maiztasuna 20 minutura igoz bi ertzetan, eta tarte komunean trenak 10 minututik behin jarriz.

Gainera, metroak zeharkatzen dituen udalerrietan egun horietan garatuko diren ospakizunetan integratzeko, Metro Bilbaok Zazpikaleak/Casco Viejo, Santimami/San Mamés eta Sestaoko geltokietako hormak apaindu ditu Veneziako inauterietan inspiratutako maskarekin, berau munduan tradizorik handiena dutenetako bat baita.

Iaz egin zen bezala, maskara horien bi modelo banatuko dira bezeroen artean, Metro Bilbaok ospakizun horien alde duen atxikimenduaren erakusgarri gisa. Banaketak Zazpikaleak/Casco Viejo eta Santimami/San Mamés geltokietan egingo dira asteburu honetan, eta Santurtzi eta Algortakoan hurrengoan, hau da, udalerri horietako inauteriak ospatzen diren egunetan.

Categoría
field_imagen_press
Máscaras decorativas
Fecha de publicación