Oraindik ere lanegunetan erabiltzen da gehien metroa, baina jaiegunetan eta igandeetan igo da, batez ere, ehunekoa

Lanegunetako bidaia-hazkunderik handiena arratsaldeetan izan da, 17:45 eta 18:00 bitartean

Geltokirik erabiliena Zazpikaleak/Casco Viejo da oraindik ere; termino absolututan gehien hazi dena, Santimami/San Mamés; eta ehunekotan, berriz, Bolueta

Metro Bilbaok 2024an % 8,6ko igoera izan du egindako bidaien kopuruan, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, eta horrek esan nahi du, termino absolututan, 100.363.551  egin dituela. Mugikortasunaren gorakada hori orokorrean erregistratu da, baina aisiak eragin du nagusiki. Zehazki, lau arrazoi nagusirengatik: portzentajezko terminoetan, igoera handiagoa izan da asteburuetan eta jaiegunetan lanegunekin alderatuta; lanegun horietan arratsaldeetan izan da hazkunderik handiena; termino absolutuetan, Creditrans tituluaren erabilerak gora egin du beste titulu batzuen gainetik, eta egun esanguratsuak ospatu dira, hala nola Errege-koparen titulua apirilaren 11n, non Metro Bilbaoren historiako bidaia-kopuru handiena erregistratu baitzen (485.997).

Aisiak 2024ko zifretan izan duen eragina gorabehera, lanegunek dute oraindik bidaia-bolumen handiena. Eguneko batez bestekoa 310.886 da, alegia, 2023an baino 22.000 bidaia gehiago egunean. Ehunekotan, ordea, jaiegunek eta igandeek izan dute hazkunderik handiena, % 9,1 eta % 14,1, hurrenez hurren.

Lanegunetan, bidaia gehien 07:45 eta 08:00 bitartean egiten dira, 8.320 balioztatzerekin, baina hazkunde handiena 17:45 eta 18:00 bitartean izan da, 507 bidaia gehiagorekin.

Gabarra eta Europa Ligako partida, erabilera handieneko egunak

2024an, hiru egun nabarmendu dira metroaren erabilerari dagokionez. Alde batetik, apirilaren 11n. Gabarraren ospakizuna egin zen Athleticen kopako titulua ospatzeko, eta, hala, Metro Bilbaoren historiako bidaia-bolumen handiena erregistratu zen (485.997). Eta bestetik, azaroaren 28an eta 29an. Erabilera handieneko bigarren eta hirugarren egunak izan ziren, 380.675 eta 374.244 bidaiarekin, hurrenez hurren. Batean, Athleticen Europa Ligako partidua izan zen, eta bestea, aldiz, Black Friday izan zen.

Zazpikaleak/Casco Viejok geltoki erabiliena izaten jarraitzen du

Geltokiei dagokienez, Zazpikaleak/Casco Viejon ibiltzen da jende gehien, 8.229.158 bidaiarekin. Ondoren, honako hauek daude: Santimami/San Mamés (7,45 milioi bidaia baino gehiago izan ditu, eta, era berean, gehien hazi da —879.851 bidaia gehiago—); Abando (6.908.933) eta Moyua (6.799.368).

Gainera, Bolueta izan da ehunekotan gehien hazi den geltokia (% 15,2). Bertatik igaro diren bidaiarien bolumena 1,4 milioikoa izan da.

Horiez gain, geltokirik erabilienak Barakaldo (3.804.462 bidaia) eta Gurutzeta/Cruces (3.669.243) izan dira, 2. linean, eta Areeta (3.570544 bidaia) eta Algorta (2.603.630) 1. linean.

Creditrans eta Bidai Oro gehiago

Gehien erabiltzen den txartela Creditrans da oraindik ere, 2023an bezalaxe. Haren erabilera-ehunekoa % 56,7koa izan da 2024an, eta termino absolututan gehien hazi da, 6.276 erabilera gehiagorekin. Termino erlatiboetan, berriz, abonoek (Bidai, Gazte) izan dute hazkunderik handiena, bereziki Bidai Orok, % 28,6 egin baitu gora aurreko urtearekin alderatuta. Oro har, hileko tituluak txartel guztien % 27,5 izan dira.

Erabilera-ehuneko txikiagoa izan dute Gizatrans tituluak (% 12,33) eta joanaldi-txartelek (% 1,8).

Categoría
field_imagen_press
Nota de prensa
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación