Abenduaren 4an, asteazkena, Athletic Club eta Real Madrid taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du norgehiagoka amaitzen denean, mugikortasuna erraztuz. 

Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.  

Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia  

Gomendioak: 

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu  
  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea  
  • Adi egon gure langileen argibideei   

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.  

Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club - Real Madrid
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Ordezko blank-a
Desactivado