Bilbo, 2019ko azaroaren 11

Gaur goizean, Bizkaiko ahaldun nagusi eta Metro Bilbaoko presidenteak, Unai Rementeria, eta Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak, Eneko Arruebarrena, prentsaurreko bat eman dute Moyuako geltokian, Metroko arkitektoaren argazkiaren ondoan.

Ondoren, Moyua plazara joan dira, Bizkaiko 500 haur baino gehiago protagonista izan dituen ekitaldia ikusteko. Koloretako txubaskeroz jantzita, irudi ederra utzi digute.  Aldi berean, metro unitate formako puzgarri handi batek plaza zeharkatu du, haurrek geltokien izenen kartelak zeramatzatela.

Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia, Metro Bilbaoko presidentea ere bada, eta zorionak eman dizkio gaur metroari, milioika pertsonaren bizitza hobetzeko landutako politika eta erabakiengatik. “Metroa eraikitzea erabaki zaila eta ausarta izan zen Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik”. Horrekin batera, Rementeriak metroa Galdakaoraino eta Usansoloko Ospitaleraino eramateko konpromisoa berretsi du, eta baita Bilboko hegoaldeko auzoei beste aukera bat emateko konpromisoa ere.

Metro Bilbaoko zuzendari nagusia den Eneko Arruebarrenak esan duenez, gaur, 2019ko azaroak 11, XXV. Urteurrenerako ospakizun nagusirako atzerakontua hasi da. Norman Foster arkitektoaren argazkiaren ondoan zela, azaldu du datozen 12 hiletan hainbat ekitaldi burutuko direla herritarrek parte hartu eta ondo pasatzeko. Esaterako, honakoak izango ditugu, besteak beste: “Metro Fest” jaialdia, geltokietan egingo diren tokiko eta atzerriko musika taldeen emanaldiekin; UnderRun lasterketaren II. Edizioa; gure Athletic maitearekin garatuko den “Metrotik Metrora” programa, 5 kuadrilla metroa duten hiriren batera eramango dituena; eta langileentzako uniforme berri bat estreinatuko dugu.

Your browser does not support the video tag.

Your browser does not support the video tag.

Your browser does not support the video tag.

field_imagen_press
Aniversario
Resumen

•Bizkaiko ahaldun nagusi eta Metro Bilbaoko presidentea, Unai Rementeria, eta Metro Bilbaoko zuzendari nagusia, Eneko Arruebarrena, ekimen hau aurkezten izan dira gaur goizean, Moyuako geltokian.

•Moyua plazan, Metro Bilbaoren lanak hasi ziren tokian bertan, Bizkaiko ikastetxeetako 500 haur baino gehiago bildu dira, kolorez betetako ekintza batean.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación