Bilbo, 2020ko uztailaren 15a.
Eneko Arruebarrenak, Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia, Juan Mari Aburto, Amaia Agirre eta Mikel Torresek (Bilbo, Getxo eta Portugaleteko alkateak, hurrenez hurren), barruti mapa berriak aurkeztu dituzte gaur goizean, Metro Bilbaoren Moyuako geltoki adierazgarrian.
Barruti mapak metroaren sarbideetan eta geltoki bakoitzeko nasa bakoitzean kokatuta dauden planoak dira. Horien bidez, bezeroek beren burua koka dezakete, ez soilik metropoli trenaren sarean, baita une horretan dauden herri edo hirian ere. Gaur egungo panelek 25 urte bete dituzte dagoeneko, eta berritu beharra egon da. Gaur goizean aurkeztu dira bertsio eguneratu eta hobetuak. Metropoli trenaren trazadurak 14 udalerri zeharkatzen ditu, eta mapa berriek horien inguruko informazio osoa bildu dute. Modu koordinatu eta sistematizatuan egindako lana da. Udal guztietako sail tekniko eta hirigintza sailen, turismo bulegoen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta kartografia atalaren arteko elkarlanaren emaitza dira.
Metro lineen berezko informazioa mantendu da, interes orokorreko lekuei dagokienez: Osasun zentroak, administrazio-bulegoak, irisgarritasuna, eta abar; eta ondoko kaleen izenak eguneratu dira.
Era berean, nobedade moduan, eduki turistikoak jaso dira: leku adierazgarriak, arkitektura ezaugarri bereziak dituzten eraikinak, ondare historiko eta artistikoa, paseoak egiteko ibilbideak, paraje panoramikoak eta interes naturaleko lekuak. Eta, azkenik, kultur, kirol eta aisialdi arloko informazioa jaso da: antzokiak, auditorioak, kultur-etxeak, kiroldegiak, kaleko jarduerak egiteko eremuak, hondartzak… hori dena, grafismo erakargarriaren bidez. Horrela, mapa kontsultatzen duten pertsonek leku horiek bisitatzeko aukera ikusiko dute, askorentzat, ezezagunak izango baitira. Horregatik, zauden leku zehatzean kokatzen zaituzte, eta zirkulu berde baten bidez kokatzen zaituzte, oinez hamar minutuko erradioan aurki dezakezun guztia eta zure interesekoa dena. Zalantzarik gabe, Bilbo metropolitarraren erreferentziazko mapak izango dira kalean.
Lehenengo fasean 168 mapa jarriko dira, Bilbo, Getxo eta Portugaleteko 18 geltokitan. Sarbide, fosterito, eta nasetan jarriko dira. Ondoren, eta urte amaierara arte, metroaren gainerako sarearekin jarraituko dugu, eta beste herri batzuetako geltokien txanda izango da.Metro Bilbaoren webgunean ere jarriko dira: www.metrobilbao.eus eta sare sozialetan.
Honako geltokietan jarri dira panelak oraingoz, bakoitzean kopuru hori:
- Zortzi Bilbon (Zazpikaleak/Casco Viejo (9), Abando (11), Moyua (12), Indautxu (11), Santimami/San Mamés (8), Deustu (11), Sarriko (7) eta San Inazio (14).
- Zazpi Getxon: Areeta (12), Gobela (5), Neguri (8), Aiboa (7), Algorta (9), Bidezabal (8) eta Ibarbengoa (9).
- Hiru Portugaleten: Abatxolo (9), Portugalete (11) eta Peñota (7).
field_imagen_press
Mapas mapak Metro Bilbao
Resumen
•Aurreko paneletan jasotako informazio interesgarria eguneratu da eta bestelako informazioa osatu da: kirol, kultur, turismo eta aisialdi arlokoa.
•168 mapa jarriko dira lehenik, Bilbo, Getxo eta Portugaleteko 18 geltokitako sarbide, fosterito, eta nasetan.
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación