Bilbo, 2020ko urriaren 1a.

Laster dugu azaroaren 11, Metro Bilbaoren inaugurazioaren 25. urteurrena, eta metropoli-trenbideak herritar guztiekin ospatu nahi du data seinalatu hori. Hori dela eta, bere 42 estazioetan zehar dauden publizitate-panel guztiak jarri nahi ditu jendearen eskura.

Zorionak emateko ekimen honetan parte hartu nahi duten guztiek web orriaren bidez bidali ahal izango dute zorion-mezua: www.metrobilbao.eus. Testua, irudia, marrazkia, argazkia, poema… edozer izan daiteke, pdf edo jpg formatuan.

Zorion-mezuak bidaltzeko epea urriaren 20ra artekoa izango da, gaurtik hasita. Garrantzitsua da zorionak ematen dituen pertsonaren izen-abizenak eta NAN zenbakia ematea, eta, 16 urtetik beherakoa izatekotan, tutorearen datuak ere jarri beharko dira.

Zorion-mezuak Metro Bilbaoren 42 estazioetako publizitate-paneletan jarriko dira, azaroan. Baldintza eta oinarri guztiak webgunean kontsulta daitezke.

Ekimen honen bidez, herritarrek aktiboki parte har dezakete garraiobide honen 25. urteurreneko ospakizunean. Dagoeneko, gure eguneroko bizitzan ezinbesteko bihurtu zaigu metroa; zer egingo genuke hori gabe!

Animatu eta bidali 25. urteurreneko zorion-mezua!

field_imagen_press

Resumen

•2020/11/11n Metro Bilbaoren 25. urtemuga izango da, eta zorion-mezuen sare bat sortzea proposatu nahi diegu herritarrei.
•629 zorion-mezu ere jarriko dira erakusgai metropolitarraren 1. eta 2. lineetako geltokietan.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación