Bilbo, 2020ko urriak 26

Aurten Metro Bilbaoren geltokiak urtebetetzeak zoriontzeko txartelez beteko dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren Sute-prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamenduen Zerbitzuak 50. urteurrena eta ospatzen du, eta Metro Bilbaok 25 urteko zerbitzua betetzen du.

Bizkaiko Suhiltzaileen mende-erdiaren eta Metro Bilbaoren mende-laurdenaren ospakizun bikoitza metroaren bi lineetako geltokietako publizitate-euskarrietan islatuko da. Geltokietako publizitate-euskarri guztien erdian egongo da ikusgai urriaren 27tik azaroaren 2ra bitartean.

Metro Bilbaok eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Sute-prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamenduen Zerbitzuak metropoliko trenaren ustiapenaren hasieran sinatu zuten lankidetza-ituna, eta egun erabat indarrean jarraitzen du. Harreman arina dago bien artean eta, horrela, suhiltzaileek ondo ezagutzen dituzte metroaren instalazioak eta, ondorioz, koordinazio handiz jardunez edozein gorabehera edo larrialdi gertatzen denean gero eta hobeto bideratzen eta erantzuten dira.

Zorionak, Bizkaiko Suhiltzaileak!
•Metro Bilbaoren 42 geltokiak Bizkaiko Suhiltzaileen 50. urteurrena eta Metro Bilbaoren 25. urteurrena ospatzeko kartelez apainduko dira.