Bilbo, 2020ko azaroak 3

Metro Bilbao 25. urteurrena ospatzeko bere historiako erakusketarik handiena egiten ari da, sareko 1 eta 2 lineetako geltoki guzti-guztietan. Urriaren 1ean zabaldu zuen ekimenean herritar guztiak gonbidatu zituen zorion-mezua bidaltzera.

Urriaren 20an amaitu zen zorion-mezuak bidaltzeko epea eta, gaur, asteartea, azaroaren 3a, geltoki guztietako 629 publizitate-euskarrietan jarri dira ikusgai. Marko berdina dute denek, Metro Bilbaoren 25. urteurrenaren logotipoarekin, bakoitzean heldu zaizkigun mezu bat, norbanakoen edukiak, askotarikoak erakusteko.

Erakundeak, enpresak, GKEak, taldeak eta norbanakoak batu dira ekimenera. Pertsonek zein taldeek sinatutako mezuak dira. Horrela, sinadura hauek ikusiko ditugu: Urkullu Lehendakaria, Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta hiriarteko trenaren lehendakari Unai Rementeria, Norman Foster, ONCE, Asparbi, Gorabide, hedabideak, metroak zeharkatzen dituen udalerrietako alkateak, sektoreko enpresak, hala nola, Metro Madrid, Londreseko Metroa, CAF eta aurkituz joatera animatzen zaituztegun zerrenda luzea. Gehienak norbanakoek, gure bezero zein ez, bidalitakoak dira, non gure ibilbidearen edozein tokitatik zoriontzen gaituzten, poemak, akrostikoak, irudiak, marrazkiak erabiliz. Lau eta bost urtekoren batzuenak ere heldu zaizkigu.

Zorion-mezuak Metro Bilbaoren 42 geltokietako publizitate-euskarrietan ikusgai izango dira azaroaren 16ra arte. Parte-hartzaile bakoitzari, oroigarri modura, bere zorion-mezuaren formatu handiko kopia bat emango zaio.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
•Metro Bilbaoren 42 geltokiak 25 urte betetzeagatik jasotako zorion-mezuek apainduko dituzte.
•Erakundeak, enpresak, GKEek, taldeek eta norbanakoek parte hartu dute ekimenean.
•Metro Bilbaoren 25 urteen laginik handiena da, mende-laurdenaren ospakizun gorena.