Bilbo, 2019ko abenduaren 2a.

Metro Bilbaok urteko errekorra hautsi zuen ostiralean, azaroak 29. Black Friday zenez, jende ugari ibili zen atzera eta aurrera, eta 346.011 balioztatze egin ziren guztira.  Marka hori kontuan izanda, orain arte lortutako errekorra, martxoaren 8koa, gainditu egin da. Egun hartan Athletic– Espanyol partida jokatu zen eta genero-indarkeriaren aurkako manifestazioa izan zen Bilbon. Ekitaldi bi horien ondorioz, 339.280 balioztatze egin ziren.

Pasa den ostiralean jende gehien ibilitako geltokiak honakoak izan dira:

Bilbon:

Abando:           28.250

Moyua:           27.670

Zazpikaleak/Casco Viejo: 26.473

Indautxu:      24.347

Ezkerraldean:

Barakaldo:  13.554

Eskumaldean:

Areeta:          12.126

Eguneroko ordu puntez gain, jende gehien ibili den orduak ordutegi komertzialarekin bat datoz:

- 08:00etatik 09:00etara:   25.290 bidaia
- 14:00etatik 15:00etara: 29.669 bidaia
- 18:00etatik 19:00etara: 24.541 bidaia

Ibilbide ohikoenak honakoak izan dira:

- Abando - Santutxu
- Zazpikaleak/Casco Viejo - Indautxu.

Herritar guztiak animatu nahi ditugu garraio publikoa erabiltzen jarraitzera, ingurumenaren eta mugikortasun iraunkorraren alde.

field_imagen_press
Record viajeros - bidaiarien errekorra
Resumen

• Aurreko marka martxoaren 8an lortu zen (339.280). Oraingoan, 6.731 balioztatze gehiago egin dira. • Lortutako zifra horrek argi erakusten du herritarrak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustu sendoagoa egiten ari direla.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación