Azaroaren 3an, igandea, Athletic Club eta Real Betis taldeek 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok trenen zerbitzu berezia eskainiko du norgehiagoka amaitzen denean, mugikortasuna erraztuz.
Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia
Gomendioak:
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu
- Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela, eta saihestu horrela makina saltzaileetan itxarotea
- Adi egon gure langileen argibideei
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke.
Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Ordezko blank-a
Desactivado