Urriaren 3an, osteguna, Athletic Club eta AZ taldeek 21:00etan jokatuko duten Europa League-ko partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzu berezia eskainiko du, mugikortasuna erraztuz.

Partida amaitzean, Santimami/San Mames, Indautxu eta Moyua geltokietatik bakarrik sartu ahal izango da metrora.

Gogoratu, Barik txartelarekin bidaiatzen ez baduzu, 2 bidaiako txartela duzu eskuragarri. Erosi joaneko bidaian eta saihestu ilarak itzuleran.

 
Ordutegiak hemen: Planifikatu zure bidaia 

 

Gomendioak: 
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu 
- Barik txartelarekin bidaiatu ezkero, kargatu aldez aurretik 
- Adi egon gure langileen argibideei  

 
Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan (20:15-21:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroan sartzeko Indautxuko geltokira joan zaitezke. 

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club - AZ Alkmaar
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Ordezko blank-a
Desactivado