Irisgarritasunean aurrera egiteko urratsa egin du
Esku-hartze horrekin geltoki batzuetan trenaren eta nasaren artean dagoen altuera-aldea eta tartea arinduko da
Metro Bilbaok jarraitzen du sare osoan irisgarritasuna hobetzen, erabiltzaile guztiei ahalik eta zerbitzurik onena ematea bermatzeko.
Oraingoan bi lineetako hogei geltokitako nasak hobetzen ari dira, trena geltokian geratzen denean nasaren eta trenaren arteko altuera arinduko duen neurriarekin. Ikuskatu ostean bi puntuen arteko altuerak kolektibo batzuen mugikortasuna zailtzen duen geltoki guztietan esku hartzen ari da.
Arrapalak nasa-ertzetan mugimendua murriztuta duten pertsonentzat dauden ateen parean jartzen ari dira. Era berean, arrapala bakoitza puntu bakoitzaren ezaugarri zehatzetara egokituz jartzen ari da. Hurrengo esku-hartze batean bigarren elementu bat gehituko da, behar izanez gero. Gomazko profil gogor eta sendoa da, «gap-filler» ere deritzona, nasaren luzeran jartzen dena nasaren eta treneko atearen arteko tartea murrizteko.
Irisgarritasuna hobetu ez ezik, trenera igo eta trenetik jaisteko denbora laburtzen ere laguntzen dute neurriok. Azken finean, beste urrats bat egiten ari gara irisgarritasunean, Metro BIlbaok bidaiariei eskaintzen dien zerbitzuaren kalitatean berdintasuna sustatzeko bidean.
Arrapala horiek jartzen amaitu eta gero, geltoki hauetan egongo da elementu hori:
1. Linea: Lutxana, Astrabudua, Leioa, Lamiako, Gobela, Neguri, Aiboa, Bidezabal, Berango, Sopela, Urduliz eta Plentzia
2. Linea: Ansio, Barakaldo, Bagatza, Urbinaga, Sestao, Portugalete eta Peñota.