Ibilaldia 2024
Maiatzak 29, Ibilaldiaren 2022. urteko edizioa izango da Bilbon.
Metro Bilbaok bat egingo du aurten Getxoko San Nikolas Ikastolak antolatutako Ibiladiarekin, trenen maiztasuna areagotuz eta, horrela, mugikortasuna erraztuz.
9:00 - 14:00 14:00 - 17:00 17:00 - 21:00
Etxebarri - San Ignazio 5’/2,5 5’/2,5 5’/2,5
Basauri - Kabiezes 10' 10' 10’
Etxebarri – Ibarbengoa 5' 10' 5’
Etxebarri - Plentzia 20' 20' 20’
Metroz bazatoz, Algorta eta Neguri geltokiak dira hurbilen daudenak.
Planifikatu zure bidaia: Hurrengo trenak
Gomendioak:
- Joanean, kargatu zure Barik edo erosi 2 joanaldiko txartela, eta horrela, itzuleran ez duzu txarteldegietan itxaron beharko.
- Disuasio-aparkalekua erabiltzen baduzu gomendatzen dizugu Barik euskarria edo joanaldi bakarreko txartela erostea, 2 joanaldikoak ez baitu aparkalekuetako tarifa merkea baliatzen uzten.
- Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
- Egin jaramon geltokietako langileei, beti.