Aste honetatik aurrera, Metro Bilbaoko geltoki guztiek Navilens seinaleak dituzte, ikusmen desgaitasuna duten pertsonei gidatzea erraztuz. Hasierako proiektu pilotuaren ondoren -ONCErekin lankidetzan- seinaletika hori sare osora zabaldu da, eta informazioa eskaintzen du, bai mezzaninaren teleadierazleetan, bai nasetan. Horrela, pertsonek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte, adibidez, trenak igarotzeko falta diren minutuak, horietako bakoitzaren kotxe kopurua edo une horretan ematen ari diren abisuak.

Seinaletika horrek aukera ematen du distantzia handitik irakurtzeko, edozein argiztapen- eta angelu-baldintzarekin, eta ahotsez eskaintzen du teleadierazle horietan erakusten den informazio dinamikoa. Horretarako, seinale horren bidez informazioa eskuratu behar duen pertsonak bi aplikazio horietako bat bere telefono mugikorrean soilik izan beharko du deskargatuta.

Aplikazioa instalatu ostean – IOSentzat eta Androidentzat eskuragarri daude– eta hura irekita dagoenean, gailu horren kamerarekin dagokion piktogramara bideratu beharko da, informazioa lortzeko. Hauek dira eskuragarri dauden aplikazioak:

  • Navilens: Ikusmen-gabeziaren bat duten edo erabat itsuak direnentzat da. Kodea eskaneatzen duen pertsonak piktograman dagoen informazioa jasotzen du, ahozko mezu batean zein sakelakoaren pantailan idatziz.
  • Navilens GO: ikusmen edo ikusmen-hondar gutxiko pertsonentzat eta bestelako ezgaitasunen bat dutenentzat da, informazioa ikusteko modu errazean ematen baita, formatu askotan (audiogida, erraz irakurtzekoa, bideoak zeinu-hizkuntzan, eta abar).

Neurri horrekin, Metro Bilbaok eskaintzen duen zerbitzuan ahalik eta irisgarritasun handiena aplikatzen jarraitzen du, bezero guztiei ahalik eta informazio gehien emanez.

Categoría
field_imagen_press
Navilens
Resumen

Seinale hauek-QR motakoak- zerbitzuari buruzko informazioa ematen dute denbora errealean

Nasetako eta mezzaninetako teleadierazleetan jarri dira, eta mugikorretik irakur daitezke, aurretik deskargatutako aplikazioaren bidez

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación