Metro Bilbaok autobusak eskainiko ditu, 15:10etik aurrera eta eguna bukatu arte, Etxebarri eta Basauri arteko ibilbidea betetzeko, bi noranzkoetan, gaur goizetik zerbitzurik gabe geratu baita. Katenarian matxura izan da lehen orduan, Basauri inguruan.

Tren-zerbitzua ordu horretan bertan hasiko da berriro, baina ohikoak baino maiztasun txikiagoarekin, bide bakar batetik zirkulatuko baita. Hori dela eta, metroak bere eskaintza autobusekin osatzea erabaki du, eta autobusak Etxebarritik zein Basauritik aterako dira 20 minuturo (15.10-15.30-15.50... hurrenez hurren), Arizen gelditu gabe.

Metro Bilbaok lanean jarraitzen du matxura konpontzeko, gauean egingo dena, goizeko lehen ordutik ohiko zerbitzua eskaini ahal izateko.

Categoría
field_imagen_press
prentsa oharra
Resumen

Trenak ere 15.00ak pasata hasiko dira bi geltokien artean zirkulatzen, baina trenbide bakar batetik egingo dute; beraz, maiztasunak txikiagoak izango dira

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación