Ordu gutxi faltatzen dira Sevillan Athleticek kopa partidua jokatzeko eta animatzeko ekintzak jarraitzen dira. Oraingoan, Guadalquivirreko urek ere ikusi dute zale zurigorriak nekaezinak direla animatzeko lanean. Izan ere, Bilbao Arraunlari Beteranoak arraun ekintza berezi baten protagonista izan dira, eta traineru horrek, horretarako Sevillara eramanda, ez ditu axolagabe utzi bi ertzetan zeuden milaka pertsonak.

Metro Bilbaok, Kutxabankekin, Petronorrekin eta arraunlarien klubarekin batera, martxan jarri du ekintza berri hau, finaletik ordu gutxira, bertan dauden milaka zaleak eta Bilboko taldea bera animatzeko.

Trainerua atzo arratsaldean iritsi zen Sevillara, eta 200 kiloko ontzia da -ekintza honetarako apainduta-, 14 kirolarik gidatua. Athleticen kamisetak jantzita, eta oraingo honetan zapirik jokatu ez den arren, edozein lehiaketa-probatan erabilitako kemen bera jarri dute, Andaluziako Juntaren arraun- eta piraguismo-errendimendu handiko zentrotik hasita. Ibilbidean zehar, zenbait geldialdi egin dira, neurri batean beste ekintza osagarri batzuk egiteko, hala nola final honen oroitzapenezko poltsak bertaratutakoen artean banatzeko.

Sevillan dagoen estropada berezi honetan, txalupa deigarria izan da, banku finkoa ez baita egiten den modalitatea, banku mugikorra baizik, eta horrek alde nabarmenak dakartza.

Jai ekintza berezi hau bihar, larunbata, errepikatuko da, goizeko ordutegian, eta, horrela, Sevillara joandako hainbat erakundek eta kolektibok inguruan egiten dituzten gainerako animazio-jarduerei gehituko zaie.

field_imagen_press
Trainerua Gudalquivir ibaian
Resumen

Bilbao Arraunlari Beteranoak taldeko arraunlariak izan dira gaur protagonista Sevillako uretan

Metro Bilbaoren ekimena hau Petronor, Kutxabank eta beteranoen klubarekin batera egin da

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación