Bilbon, 2024ko apirilaren 3an
Athleticek larunbat honetan Sevillan jokatuko duen finaletik egun gutxira, talde zuri-gorria bere kopako bidaian animatzeko ekintzak jarraitzen dira. Oraingo honetan, Metro Bilbaok, BBKrekin elkarlanean, 2.000 txalotzeko tresnak banatuko ditu bihar, osteguna, eta ostiralean, topaketa kolorez eta soinuz alaitzeko.
Horrela, arratsaldeko ordutegian metroa erabiltzen duten bezeroen artean doan banatuko dira, Moyuako zein Zazpikaleak/Casco Viejo geltokietan, agortu arte. Ekintza berri hau aurreko asteetan martxan jarri diren ekintzei gehitzen dira, eta oraingoan BBKrekin elkarlanean egin du Metro Bilbaok.
Larunbatean, zerbitzu berezia
Gogoratu behar da, pertsonen mugikortasuna nabarmen handituko dela aurreikusten denez, Metro Bilbaok zerbitzu berezi bat diseinatu duela, partida amaitutakoan maiztasunak indartzeko. Hurrengo eguneko trenen hasierara arte luzatuko da.
Horrela, zerbitzua 22:30etik aurrera indartuko da, eta gau osoan zehar, 6 minutuko maiztasuna eskainiko da enbor komunean (Etxebarri-San Ignazio) eta 12 minutukoa Ibarbengoa eta Kabiezes aldera. Neurri honen bidez, herri ugaritan programatutako ekitaldietara joatea aurreikusten den milaka zaleen mugikortasuna bermatuko da, bai eta San Mamesera pantaila erraldoietan emango den partida ikustera joango direnena ere.
Banaketa ostegun eta ostiralean egingo da Moyua eta Zazpikaleak/Casco Viejo geltokietan
Guztira 2.000 unitate emango zaizkie bezeroei arratsaldeko ordutegian