Bilbo, 2023ko irailak 22

Gero eta hobea da Metro Bilbaoren bidaia-kopuruaren bilakaera; historiako udarik onena itxi du ia 21 milioi joan-etorrirekin (20.883.649) ekainetik abuztura. Zehazki, iazko udako hiletan baino %16tik gora hazi dira bidaiariak. Era berean, pandemia aurreko urteko erregistrorik onena lortu zuen urtean, 2019an, epe berean izandakoak baino %2,5 gehiago izan dira.

Udaren balantzea, baita aurten izandako bidaia-kopuruei buruzko gainerako datuak ere, gaur goizean jakinarazi dira enpresaren Adminstrazio-kontseiluaren saioan, Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusi eta presidente berria buru zela.

Bileran baietsi da aurreko hiletako gorako joera irailean finkatu dela, oporren ostean eta lanera eta eskoletara itzuli garenean. Bereziki, irailean orain arte Metro Bilbaok lanegunetako eskari historikorik onena berdintzea lortu du, baita asteburuetan gainditzea (%15) ere.

Datuak egunez egun eta ordu-tarteka xehatuz gero, onenak jai-egunetan eta astebarruko arratsaldeetan izan direla ikusten da. Argi dago, beraz, hiriarteko trena aisialdiarekin loturiko joan-etorrietarako garraiobide publikorik egokiena dela. Azken Aste Nagusian sumatu ahal izan zen joera hori. Izan ere, aurtengoa Metro Bilbaoren historiako jendetsuena izan da, 2,3 milioi txartel balioztatu baitziren.

Udak alderatuta (ekaina, uztaila eta abuztua):

2023: 20.883.649

2022: 17.925.087

2019: 20.381.545

Bestalde, eta urtaldi honetan, udaz harago, metatutako datuei adituz, balantzeak iazko tarte berean baino 8.605.507 bidaia gehiago ematen ditu (%16,96 gehiago). Igoera mugikortasuneskaria berreskuratzeak eragin du, batez ere lanegunetako arratsaldeetako eta asteburu eta jaiegunetako aisialdiari loturik.

Bezeroei eragin dieten gertakariak

Bidaien kopuruen datuak gorabehera, gaurko Administrazio-kontseiluan, besteak beste, udan, abuztuaren 25ean eta irailaren 7an, izandako bi gertakariren berri eman da. Lehen kasuan, Areetan katenariaren kable bat apurtzeak zerbitzuari 20:25etik 00:15era eragin zion kaltea eta, ondorioz, egunean aurreikusi baino 26.000 inguru bidaia gutxiago egin ziren.

Jakinarazi den bigarren gertakaria irailaren 7an izan zen, Zazpikaleak/Casco Viejo eta Abando artean katenariaren kontaktu-haria eten zenean. Zazpikaleak/Casco Viejo eta Indautxu arteko zerbitzua aldi batez moztu behar izan zen eta, ondorioz, bezperan baino 27.000 bidaia gutxiago zenbatu ziren.

Categoría
field_imagen_press
Nota de prensa
Resumen
  • Azken Aste Nagusian balioztatutako txartelen marka hautsi du, guztira 2.309.761
  • Aurten, gaur arte, %17 hazi dira erabiltzaileak
  • Datuek baiesten dute hiriarteko garraiobide hau dela aisialdiko joan-etorrietarako aukerarik onena
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación