Bilbo, 2023ko ekainaren 16an

Leioako Sarriena futbol-zelaia ‘Integrazioaren Mundialitoa’ txapelketaren egoitza bihurtzen da udaz uda 2001etik. Metro Bilbao integrazioa, immigrazioa eta berdintasuna bistaratzen dituen ekitaldi horren laguntzaile da.

Gaurtik ekainaren 30era arte Indautxu geltokian (Urkijo sarbidea) lehiaketaren ibilbidea gainbegiratzen duen erakusketa egongo da ikusgai, ‘XXI. Mundialitoa Leioa 2023’ izenekoa, bi hamarkadako bidaia hamar paneletan laburbilduta. Ondoren, Abando geltokira (Renfe  arbidea) eroango da erakusketa, han uztail osoa emateko.

Urte hauetan guztietan 25 herrialde baino gehiagok hartu dute parte, 35 taldek guztira, emakume zein gizon, eta edizio bakoitzean batez beste 500 kirolari lehiatu dira. 2009an eta 2010ean jokatu ziren finaletan 18.000 ikusle batu zituzten San Mameseko harmailetan. «Ondo pozgarria da guretzat Euskadin bizi diren immigranteentzat urteroko hitzordu erreferente bihurtu den proiektu honetan hasieratik jardun izana», esan du Luis Pizarro Peña ekitaldiaren koordinatzaile orokorrak.

Metro Bilbaoren, Leioako eta Getxoko udalen laguntzarekin antolatuta, Mundialitoa taldeen arteko senidetasuna eta adiskidetasuna bezalako balioen isla da, kirol-lehia bigarren planoan utzita.

24 talde aurtengo edizioan

Aurten Leioako Sarriena instalazioetan jokatuko da XXI. Mundialitoa txapelketa osoa uztaileko larunbat guztietan, eta abuztuko lehenengoan. 24 talde lehiatuko dira: 16 gizonezkoen kategorian, eta 8 emakumezkoenean. Selekzio gehienak Ameriketako herrialdeenak izango dira, Europako eta Afrikakorik ere egongo bada ere.

“Kasu honetan, Mundialitoren mesederako ireki dugu gure eskaparatea. Mundialitok bere bereak ditu balore batzuk eta balore horiekin Metrok bat egiten du: kultura, kirol amateurra, errespetua, berdintasuna eta giza inklusioa. Oso eroso sentitzen dugu geure burua balore hauekin”, adierazi du Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak, Eneko Arruebarrenak.

Bestaldetik, Leioako alkatearentzat “askotariko arrazoiengatik Euskadira bizi-kalitatea hobetu guran heldu eta, horrekin batera, gu ere hobe egin gaituen jendea batu, elkarrekin gozatu  eta partekatzeko unea da, aberastea hobetzea baita”.

Eta ekitaldia, Luis Pizarro, koordinatzaile nagusiaren adierazpenarekin bukatu da: “Eskerrik ask Leioako eta Getxoko Udalei eta Metro Bilbaori ekimen hau babesteagatik, etorkinei egokitzen laguntzeko eta gure herriaren kultura eta idiosinkrasia ezagutzeko modu ederra baita”.

 

 

field_imagen_press
De izquierda a derecha: Eneko Arruebarrena, Luis Pizarro, Iban Rodríguez y Sergio San Vicente.
Resumen
  • 10 paneleko erakusketan immigrazioa, integrazioa eta berdintasuna erdigunera ekartzen dituen kirol ekitaldia bistaratzen da, Leioan, Sarrienan jokatutako aurreko edizioetako argazkien bidez.
  • Bi hamarkadatan 25 herrialdek hartu dute parte, urtero batez beste 500 futbolarik.
  • Oraingoan, txapelketa uztaileko bost larunbatetan eta abuztuko lehen larunbatean jokatuko da.

 

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación