Apirilaren 27an, osteguna, Athletic Club eta Sevilla FC taldeak 22: 00etan jokatuko duten partida dela eta, Metro Bilbaok tren zerbitzua indartuko du partida amaitzean, mugikortasuna erraztuz.

Partida amaitu ondorenbakarrik Moyua Indautxu eta Santimami/San Mamés geltokietan sartu ahal izango da.

Gomendioak:

  • Trenetik irtetean, eraman zure Barik edo bidaia-txartela eskuan, balioztatzeko makinetatik pasatzea arinduko duzu.
  • Kargatu zure Barik edo erosi aldez aurretik itzultzeko txartela eta, horrela, ez itxaron makina saltzaileetan.

Oharra: Zure segurtasunerako, partidaren aurreko 45 minutuetan, gutxi gorabehera (21:15-22:00) irteteko soilik erabili ahalko da Santimami/San Mamés-eko geltokia. Metroa hartzeko gertu dagoen Indautxukora joatea da onena.

Categoría
Destacada
Desactivado
Imagen
Athletic Club – Sevilla FC
Fecha de publicación
Notificar noticia
Activado
Ordezko blank-a
Desactivado