Bilbo, 2022ko uztailak 25
Metro Bilbaok jakinarazten du aste honetarako lanuzte berriak deituta daudela, zerbitzuari puntako orduetan eragingo diotenak. Sindicato Español de Maquinistas Ferroviarios, ELA, CIM eta UGT zentralek antolatuta, bihar, asteartearekin, eta ostegunean izango dira, 6:30 eta 9:30, eta 18:30 eta 21:30 artean.
Aurreko deialdietan bezala, Eusko Jaurlaritzak gutxienez zerbitzuaren %30 ematea agindu du lanuzte-orduetan, nahiz eta baliteke zirkulazio gehiago izatea, langileek greba egiteko zein lan egiteko duten eskubidea errespetatuko baita. Bidaia aldez aurretik antolatzea gomendatzen da ezustekorik ez izateko. Bermatutako gutxieneko zerbitzuen ordutegia www.metrobilbao.eus webgunean egongo da eskura. Lanuzteen ordutegietatik kanpo, uztaileko edozein laneguneko zerbitzuaren %100 emango da.
Azken lanuzteak joan den asteko asteartean eta ostegunean izan ziren, eta lan egin behar zuten langileen %22,5ek egin zituzten. Eusko Jaurlaritzak hasiera batean ezarritako gutxienekoak baino tren gehiago ibili ziren, eta ez zen aparteko gorabeherarik izan.
Zuzendaritzak hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko egutegiari eusten dio sindikatuekin jarrerak hurbiltzeko asmoz.
Era berean, Metro Bilbaok atsekabea adierazten du lanuzte-deialdi honek bezeroei eragiten dien kaltearengatik eta ohiko bideetatik emango du zerbitzuaren berri.
- 6:30 eta 9:30, eta 18:30 eta 21:30 artean izango dira.
- Gutxieneko zerbitzua %30 izatea ezarri du Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta tren gehiago atera litekeen bideragarria bada. Bidaia aldez aurretik antolatzea gomendatzen da ezustekorik ez izateko.
- Zuzendaritzak sindikatuekin hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko egutegiari eusten dio.
- Metro Bilbaok atsekabez hartzen ditu lanuzteek bezeroei eragiten dizkieten eragozpenak.