Euskadin higiene-laguntza behar duten 12.000 pertsona baino gehiagok ez dituzte aldagela inklusibo duin eta seguruak.

Aldagela Inklusiboak Koordinatzeko Elkarteak eta Metro Bilbaok bat egin dute pertsonen parte hartzea mugatzen duen oinarrizko behar bat bistaratzeko.

Etxebarrin dago Estatuko Aldagela Inklusibo bakarra, Ezgaitasuna duten Pertsonentzako Bartzelonako Udal Institutuak aldi baterako lagata.

Bilbo, 2022ko martxoak 22

Gaur goizean Ana Folch eta Eriz Delgado, Aldagela Inklusiboen Elkartekoak, Loren Oliva, Etxebarriko alkatearekin eta Susana Palomino, Metro Bilbaoko Marketin eta Komunikazio Buruarekin batera, “Lekuak Aldatzen, Bizitzak Aldatzen” erakusketa inauguratu dute Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiko San Nikolas sarbidean.

Erakusketa ibiltaria osatzen duten zortzi panelak apirilaren amaierara arte egongo dira Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian, San Nikolas sarbidean, ondoren Basauri geltokian emango dute maiatza osoa, eta ekaina Gurutzeta/Cruces geltokian.

“Lekuak Aldatzen, Bizitzak Aldatzen” du goiburu erakusketak, eta gizartean higiene-zerbitzuei dagokienez ase gabe dagoen behar bat erakusten du, norberaren garbitasunerako oinarrizko eskubidea urratzen baitzaie pertsona batzuei.

Ana Folch Aldagela Inklusiboen Elkartearen (ACCI) presidenteak galdetzen du: “Umentxoetzako aldagelak badaude…. Zergatik ez dagoe oraindik beste pertsona batzuentzako aldagelarik?” Azpimarratzen du: “Kalitatezko higiene-zerbitzuak jarri behar ditugu gune estrategikoetan, oraindik gizartean baldintza berdinetan parte hartzeko aukerarik ez duten pertsona askoren beharrak asetzeko. ACCIn ohartu gara zein garrantzitsua eta beharrezkoa den munduko beste leku batzuetan, adibidez, Erresuma Batuan, 1700 Aldagela Inklusibo baino gehiagorekin, jada badagoen kontzeptu berri hau sustatzen, babesten eta zabaltzen jarraitzea”.

Aldagela Inklusiboa pertsonen dibertsitatea erresperatzen duen osasun-zerbitzua da; giro seguru eta garbia eskaintzen du, baliabide egokiekin, espazio nahikoarekin, pertsona batek, bi laguntzailerekin ere, aldatzeko aukera izan dezan.

Estatuko lehen Aldagela Inklusiboa Bartzelonako Nova Icària hondartzan jarri zen, 2021eko duan, lagundutako bainua artatzeko. Bartzelonako Udalaren Ezgaitasuna duten Pertsonen Udal Institutuaren eta Etxebarriko Udalaren arteko elkarlanari esker, Aldagela Inklusibo hori Euskadin dago orain, eta hemen geratuko da maiatzaren erdira arte. Amezola kalean jarrita dago, Etxebarriko udalerriko Erretiratuen Etxearen aurrez aurre, Etxebarri metro-geltokitik bost minutura. Higiene-laguntza behar duten pertsona guztiek erabili ahal izango dute.  

Loren Oliva Etxebarriko alkateak nabarmendu du: “Gure udalerriarentzat irisgarritasunaren eta inklusioaren esperientzia pilotua da. Lanean ari gara epe laburrean Aldagela Inklusibo finkoa izateko gure udalerriko zerbitzu berri modura. Esperientzia pilotu hau enpresentzat, erakundeetan eta bestelako elkarteentzat irekita dago, gertutik ikus dezaten estatuan aitzindari den zerbitzu berri honen funtzionaltasuna”.

Aldagela Inklusiboak elementu hauek ditu: garabia lekualdatzeak egiteko, pertsona helduentzako esku-ohea altuera egokitu dakiokeena, altuera doitu dakiokeen komunontzia, lekualdatzeak bi aldeetatik egiteko beste lekurekin, ur beroz dutxatzeko gunearekin, larrialdi-deia egiteko sistemarekin, berogailuko eta aire girotuko sistemarekin, askotariko erabilpenetarako higiene-edukiontziekin, eta abarrekin.

Egun, Euskadin 12.000 pertsona baino gehiagok behar du higiene-laguntza, eta oraindik ez dituzte aldagela duin eta seguruak.

Zerbitzu horiek herritarren beharrei erantzuten diete, eta bizitzaz gozatzeko aukera ematen dute. Familien eta elkarteen sostenguari esker, gaur aldagela inklusibo bat daukagu, eta ugarituz joango direlakoan gaude, ospitaletan, hondatzetan,  aireportuetan, unibertsitateetan, museoetan, kiroldegietan, eta abarretan normal aurkitu arte.

 

www.cambiadoresinclusivos.org

www.metrobilbao.eus

Categoría
field_imagen_press
Metro Bilbao presenta la exposición “Cambiando Lugares, Cambiando Vidas” en la estación de Zazpikaleak/ Casco Viejo.
Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación