-
Mugarik Gabeko Migratuak elkarteak erakusten dituen argazkietako emakumeek, administrazio-egoera irregularreko, guraso bakarreko familiaren titular, antolatu gabeak direla, askotariko indarkeriak jasaten dituzte: genero-, lege-, ekonomia-, psikologia- eta gizarte-indarkeriak, besteak beste.
Erakusketa osatzen duten zortzi panelak Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian, San Nikolas ahoan aurkeztu dira. Martxoaren 16ra arte egongo dira han ikusgai eta gero Santimami/San Mamés geltokira eroango dira martxoaren 31ra arte.
Erakusketaren izenburua “Irregulartasuna indarkeria da, askotarikoa eta deszentralizatua”. Argazkietan administrazio-egoera irregularrean dauden, guraso bakarreko familien titular diren, antolatu gabe dauden emakumeak ageri dira; askotariko indarkeriak jasatzen dituzte denek: genero-, lege-, ekonomia-, psikologia- eta gizarte-indarkeriak. Erakusketaren bidez migratutako emakumeen ahotsak entzunarazi nahi zaizkio harrerako gizarteari, orainak etorkizuna zehaztuko dielako eta migratutako emakumeek entzun dakien behar dutelako.
Nabarmendu nahi dugu administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonei laguntzeko prozesua, bereziki emakumeei migrazio-prozesua, non ez-ikusteak, isolamenduak, aukerarik ez izateak eta eskubide-ezberdintasunek gizarteratzeko prozesua zailtzen dieten.
Argazkiak Mabel Medinak atera zituen, Diversa Comunicacioneseko Asier Martinek diseinatu eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa jaso dute.
Metro Bilbao eta konpromismoa berdintasunarekin
Metro Bilbaok jarraitzen du 1995ean sortu zenetik lantalde parekiderako urratsak egiten. Langileen % 30 emakumeak dira, tradizioz gizonezkoak nagusi diren sektorean. Era berean, Metro Bilbao V. Berdintasun-planean murgilduta dago, berariazko taldea dauka, “Denok”, berdintasuna sustatzeko. Emakundek berdintasunerako erakunde laguntzaile izendatua du, eta Osasun, Gizarte-politika eta Berdintasun Ministerioak ematen duen «Berdintasuna Enpresan» bereizgarria ere lortu zuen. Bestalde, hitzarmen kolektiboaren barruan, kontziliazio-neurriak jaso ditu, prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzak egiten ditu, eta genero-ikuspegia txertatzen du hautaketan eta barruko sustapenean.