Formatu erakargarriagoko memoria garatu nahi izan dugu, funtzionaltasun berriekin, bideoak eta indize interaktiboak sartuz. Beste berritasun garrantzitsu bat edukiak Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) lotu direla da, helburu horiekin dugun gure konpromisoa eta Eusko Jaurlaritzak Garapen Iraunkorrerako duen 2030 Agendara atxikita gaudela agerian uzteko.
Edukiak erraz aurkitzeko aurkibide interaktibo bikoitza prestatu dugu, bat betiko egiturarako eta beste bat GIHetarako.
Azkenik, agiriaren irisgarritasuna ere azpimarratu nahi dugu, sektore publikoko web guneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko 1112/2018 Errege Dekretua betetzen baitu.
PDF Ikuskaritza txostena eta urteko kontuak
Bertsio laburtu bat ere argitaratu da, orri zabalgarrien formatuan, 2020ko mugarri nagusiak modu askoz grafikoagoan jasotzen dituena.
PDF Urteko Agiria 2020 - Formatu zabalgarrian
Agiria honen paperezko kopia bat nahi baduzu, eskatu bulego birtualaren atalean, BULEGO BIRTUALA atalean, eta adierazten diguzun helbidera bidaliko dizugu.
Metro Bilbaok 2020ko memoria korporatiboa argitaratu du eta erabiltzaile guztien eta gizartearen eskura jartzen du. Bertan, azken ekitaldian egindako jarduerak eta ekimenak jasotzen dira.