Bilbo, 2021eko maiatzaren 20a.
Metro Bilbaok Urduliz eta Plentzia arteko trenbide-bideari ekingo dio berriz, bihartik aurrera, ostirala. Ziur gaude oso berri ona dela bi udalerri horietan bizi diren erabiltzaileentzat. Bide batez, egoera hain ondo ulertu izana eskertuko nahi diegu.
Urtarrilaren 5ean, izandako eurite gogorren ondorioz, lur-jausi bat egon zen, eta arratsaldeko seietan, puntu-puntuan, Urduliz eta Plentzia arteko metro zerbitzua eten behar izan zen. Egun horretako 20:00etatik aurrera, Metro Bilbaok martxan jarri zuen bi geltoki horien arteko bidea egiteko autobus-zerbitzua, gaur arte, bide-zati horretan mugikortasuna bermatzeko. Ordezko autobus zerbitzu horri esker, bezeroek metroa erabiltzen jarraitu ahal izan dute Urdulizeko geltokitik aurrera eta bertaraino, metroaren ordutegi eta maiztasun berarekin. 419.100€-ko kostua izan du zerbitzuak, eta gaur gauean bukatuko da.
Proiektuaren lizitazioa eta obrak burutzea
Zerbitzua berreskuratzeko burutu beharreko lanak konplexuak izan dira. Bizkaiko Garraio Partzuergoak lizitatutako proiektuak azterketa geotekniko bat behar izan zuen mendi-hegalaren egoera eta eraikuntza-proiektua baloratzeko. Behin proiektua lizitatuta eta adjudikatuta, martxoan hasi ziren lanak. Faserik zailena 16 metroko luzerako 22 ainguraketa iraunkor instalatzea izan zen. Gewi motako altzairuzko barrak ziren, 32 mm-ko diametrokoak, eta rotoperkusio bidezko zulaketa lanaren bidez sartu dira, lurreko zulatze-ekipo batekin. Ainguraketa horiek modu bertikalean (horietako 10) eta diagonalean (12) sartu dira mendi-hegalean, eta gerora tenkatu egin dira, lurzorua are gehiago bermatuz. Obraren muntaketa 266.547 €-koa izan da.
Lan guztiak zehaztasun handikoak izan dira eta makina espezializatuak erabili dira.
Obra bukatuta, aste honetan bertan hainbat proba egin dira Urduliz eta Plentzia artean trenak ibilaraziz, eta emaitza ona izan da, beraz, bezeroentzako metro zerbitzua bihar egongo da martxan berriz, maiatzak 21.
Gogoan izan ordutegiak Metro Bilbaoren webgunean daudela eskuragarri, denbora errealean: www.metrobilbao.eus
• Bihartik aurrera, maiatzak 21, metroa normaltasunez ibiliko da Urduliz eta Plentzia artean.
• Bizkaiko Garraio Partzuergoak kudeatutako obra konplexu bati esker, bide-zatia berriz irekiko da, 4 hilabeteren ostean.
• Metro Bilbaok mugikortasuna bermatu du uneoro, autobus-sare baten bidez.