Bilbo, 2012ko abenduak 3- Euskararen Nazioarteko Egunari egoki iritzi dio Metro Bilbaok ahize-aek aholkularitza adituarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko erakundearen hizkuntzak kudeatzeko sistema eta, kanpoko zein barruko harremanetan, euskararen erabilera areagotu eta dinamizatzeko plana diseinatu eta ezartzeko.
Plana Metro Bilbaoren gizartearekiko erantzukizunarekin loturiko konpromisoetan txertatzen da eta urtebete iraungo du. Tarte horretan hizkuntza-diagnostikoa zehaztu eta hobekuntza-plana bultzatuko dira, Bikain euskara-kalitatearen oinarrizko ziurtagiriaren mailara heltzeko.
Horren harira, aipatu nahi dugu Metro Bilbaok elebitasunean eta hizkuntzaren normalizazioan legeak eskatzen diona eta gehiago egin izan duela beti, langileen arteko zein bezeroenganako harremanetan.

Lankidetza-ituna sinatzen Metro Bilbaoko zuzendari nagusi Iñaki Etxenagusia eta AEKko Koordinatzaile Nagusi Mertxe Mujika Balantzategi.

field_imagen_press
firma convenio euskera metro bilbao
Resumen

* Metro Bilbaoren beste urrats bat langileen artean eta bezeroenganako zerbitzuan euskararen erabilera areagotu eta dinamizatzeko.

* Urtebeterako planaren bidez, baliabide berriak eskani nahi dizkie langileei euskara sustatzeko.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación