Metro Bilbaok bere instalazio batzuk utziko ditu “Zuri dagokizu, guri dagokigu” kanpainarako, Bizkaiko Gurutze Gorriaren lanean eta arduretan kidetasuna sustatzeko kanpainarako. Emakume eta gizonek lanerako aukera berdinak izatearen aldeko erakusketa bihar, abenduak 12, hasi eta urtarrilaren 16ra arte egongo da ikusgai metroko hiru geltokitan: Abando, Indautxu eta Zazpi Kaleak.

Erakusketa hainbat bñeta-sortak osatzen dute – bost panel geltoki bakoitzeko- familiako arduren banaketa desorekatua bistaratzeko eta horrek emakumeei lan-merkatura erabat sartzea oztopatu edo eragozten diela erakusteko. Era berean, marrazki horiek jokamoldeak eta neurriak proposatzen dituzte ardura-kidetasuna onura gisa sustatzeko, bereziki enpresei begira.

Lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzea

Bizkaiko Gurutze Gorriak gogoratzen duenez, lanpostua lortu eta lanpostuari eusteko traba asko lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeko zailtasunekin lotzen dira. Egunerokoan, norberak bakarrik heldu beharreko egiteko horiek guztiek arazo handiak sortzen dizkiote jendeari, bereziki emakumeei. Adibidez, lan-merkatua errazago utziko dute emakumeek, lan-merkaturako sarrera eta irteeren ibilbideak ez dituzte hain linealak izango, ugaltzearen ondorioz. Informazioa izatea zailago izango zaie, errudun sentituko dira maite dituztenenganako edo arazoak izango dituzte gogobeteta sentitzeko, besteak beste.

Jarraitu Twitter-en: http://twitter.com/#!/cruzrojabi…; @cruzrojabizkaia
Facebook-en http:/…;

Informazio gehiago:
Libe Romaña
El Bureau de la Comunicación.
94.424.05.94 // 691.429.287//
libe@elbureau.net

Metro Bilbao batu zaio Bizkaiko Gurutze Gorriak lanean eta arduretan kidetasuna sustatzeko kanpainari.
* Zuri dagokizu, guri dagokigu” erakusketa bihar, abenduak 12, hasiko da eta urtarrilaren 16ra arte egongo da Abando, Indautxu eta Zazpi Kaleetako geltokietan.
* Kanpainaren helburua familia barruko arduren banaketa desorekatua agerian uztea da; ardura horien zamak emakumeei lan-merkatura sartzen eragozten dietela. Neurriak ere eskaini nahi dira ardura-kidetasuna enpresentzako onuragarria dela sustatzeko.
* Sentiberatzeko ekimena herritarrei oro har, enpresei eta gizarte-egoera zailean dauden gizon eta emakumeei zuzentzen zaie.