Metro Bilbao eta EuskoTreneko langileek saharar herriari laguntzeko lanetan lagunduko dute berriro ere. Oraingoan kargamentua eroango dute, bi 4x4 ibilgailu eta bi trailer, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Gasteizko Elkarteak osasun-materialez leporaino beteta emanda.

4x4 ibilgailuak Orango portutik sahararren kanpalekuetara arteko bidea egiten duten kamioiei errepidean laguntza mekanikoa emateko erabiliko dira. Bi trailerrek, berriz, osasun-materiala, hala nola, ospitaletarako oheak, botikak, tresna kirurgikoak, jatekoa eta oinarrizko gauzak garraiatuko dituzte.

Karabana humanitarioa astelehenean, otsailak 25, abiatuko da goizeko 07:00etan Gasteiztik, eta Metro Bilbao eta EuskoTreneko langileek egun osoan gidatuko dituzte

Alacanteko porturainoko 800 kilometroak egiteko, han itsasontziratuko baitituzte azkeneko helmugaraino heltzeko.

Bederatzigarren urtez jarraian lagunduko du Metro Bilbaok Saharako herriarekiko elkartasun-kanpainetan. Aurreko urteetan Ertzaintzak emandako ibilgailu ugari eroan zituzten eta, beste batean, Metro Bilbaok berak emandakoa (hiru furgoneta, 20 ordenagailu monitore eta 700 toalla).

Bi 4x4 ibilgailu, eta bi trailer osasun-materialez beteta.
Metro Bilbaoko bi langilek eta EuskoTreneko hiruk gidatuko dituzte ibilgailuak otsailaren 25ean