Metro Bilbaok Korrikaren 18. edizioan parte hartuko du martxoaren 21ean. Aurten,
Euskal Herriko txoko guztietan zehar ibiliko da, “Eman euskara elkarri” lelopean.
Metroak aktiboki parte hartzen duen bigarren aldia da.

Metropoli-trenak kilometroetako bat egingo du, Sarrikoko geltokiaren eta Euskararen Etxearen artekoa, San Inazio geltoki inguruan. Gaur egun euskara ikasten edo hobetzen ari den Metro Bilbaoko langile talde batek hartuko du lekukoa. Euskadiko Fisioterapeuta Elkargo Ofizialak pasako die, Sarrikoko geltokiaren “fosteritoaren” ondoan.

Ondoren, bere helmuga den Euskararen Etxeraino dauden mila metroetan zehar eramango dute, San Inazio geltoki ingururaino. Bertan, Intxixu eta Saniko Eskolen trikikilometroari emango diote lekukoa.

field_imagen_press
korrika 2013
Resumen

Metro Bilbaoko hainbat langilek hartuko dute lekukoa Sarrikoko
geltokian eta Euskararen Etxera eramango dute.

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación