Metro Bilbao gaur hasiko da Malagako Metroan operazio-koordinatzaile izango
direnak prestatzen. Lanpostu hori funtsezkoa izango da Malagako metropoliko
trenaren funtzionamendu egokian; operazio eta teknikaren aldetik jakintza handia beharko dute koordinatzaileek, metroko sarean zehar ez ezik kontrolgune nagusian ere jardun beharko dutenez gero.

Prestakuntza bi aste trinkokoa izango da, langileen kudeaketa optimizatzea, agintetokiko egitekoak (trafikoari, energiari eta komunikazioei loturikoak barne), eta zerbitzua esleitzeko egitekoak, hala nola trenak gidatzeko eta geltokiak gainbegiratzeko lanen banaketa, landuko dira.
Gure Aginte Toki Nagusian eta 1 eta 2 lineetako geltokietan, trenetako kabinetan eta tren-gordetegietan ibiliko dira, ikusi eta praktikak egiten. Metro Bilbaoko profesionalak eta espezialistak izango dituzte irakasle, arlo horietan guztietan zaildu eta eskarmentudunak, gehien-gehienek 1995eko azaroaren 11n metropoliko trena martxan jartzen aritu baitziten.
Gogora ekarri nahi dugu Metro Bilbao laguntza eta aholkua ematen ari dela 2010etik Malagako metroa eraiki eta ustiatzeko proiektuan, bi enpresak lotzen dituen kontratua tarteko. Bilbokoak orain arte 850.000 € jaso ditu lan horretatik.

Lankidetzako urte hauetan guztietan hainbat gairi buruz eman dizkio aholkuak Metro Bilbaok Malagako Metroari, besteak beste, metro-zerbitzua planifikatzeko tresnei, lanaren antolamenduari buruz, CBTC seinale-sistema ezartzeari buruz, martxa egokiena diseinatzeari zein instalazioen eta ibilgailuen mantentze-lanen planei buruz.
Bigarren fasean, Metro Bilbao Malagarako beren beregi diseinatutako prestakuntzaliburuak egiten eta martxan jartzen denean aurrez aurre laguntzen arituko da nagusiki; horrela, bi enpresen arteko elkarlana inaugurazioaren egunera arte luzatuko da.
Bi aste emango dituzte Bilbon Malagako operaziokoordinatzaile
izango diren 9 pertsonak.
·Prestakuntza Metro Bilbaoko lantaldeko 40 pertsonek emango diete; gehienek hiriarteko trena martxan jartzen parte hartu zuten 1995ean.