“Zure txartelaren zati batek beste helburu bat du”

· Metroko bezeroek diru-kopuru horixe eman dute dohaintzan Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelen kreditu-hondarren bidez.
· Azken entrega honekin, guztira 27.000 euro eman dira dohaintzan, 19 GKEtan banatuta.
· Beste urrats bat da bi enpresa horien Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren politikan.

“Zure txartelaren zati batek beste helburu bat du” kanpainaren barruan, gaur goizean, Bilbon, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) eta Metro Bilbaok 10.000 euro eman diete, Creditrans txartelen bidez, elkartasunaren arloan lanean ari diren irabazi asmorik gabeko bost erakunderi. Kopuru hau iaz metroan bidaiatu diren pertsonek emandako diruari dagokio.

Metroko geltokietan dohaintzan emandako kopuru hori ez da eskudirutan izan,
Creditrans txartelen bidez baizik; diru hori oso lagungarria izango da erakunde
horietako boluntarioentzat, Bizkain zehar elkartasun proiektuak aurrera atera ahal izateko. Garraio eta Herri Lanetako Ahaldun Itziar Garamendik, BGPko Zuzendari Nagusi Manu Tejadak eta Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusi Eneko Arruebarrenak Creditrans txartelak entregatu dizkiete Bizkaiko bost erakundeei, gaur goizean BGPren Bilboko egoitzan egindako ekitaldian.

field_imagen_press
acto de entrega de remanentes de creditrans
Resumen

Garraio Partzuergoak eta Metro Bilbaok 10.000 euro
eman dizkiete Bizkaiko bost GKEri Creditrans-en
bidez

Fecha de publicación (deprecated)
Fecha de publicación